Theme Settings
.
Lupulodun Euskal Sagardoa Oiharte
Lupuluarekin hartzitutako Euskal Sagardo Naturala.
Deskribapena
Sagardoaren freskotasuna eta lupuloak ematen dion mikaztasun fina uztartzen ditu. Euskal Sagardo jatorri deiturako sagarrez eginiko sagardoa, lupuloarekin fermentatua. Sagardo naturala da dastatzerakoan, baina lupuloaren lurriñak antzematen dira.
Sagardotegia Oiharte
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.