Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

Markesaren Lurra Euskal Sagardoa Oiharte

5,30 €
BEZ barne

Zerainen, Markesaren lurretan landaturiko sagasti ekologikoko uzta.

Deskribapena

Markesaren Lurra izeneko Euskal Sagardoa, Oiharte baserriko sagardo ekologikoa da, etxe ondoko sagastiko sagarrez egina. Sagardo berezi hau egiteko erabiltzen diren sagarrak ondorengoak dira: Txalaka, Gezamiña, Urtebi Haundi eta Txikia. Aurreko uztako ama edo ligekin ondutako sagardoa da eta ezaugarriei dagokionean, kolorez eta zaporez ahaltsua da, gorputz eta izaera handiko sagardoa.

Markesaren Lurra izenez kaleratzearen arrazoia, Oiharteko sagastiko lurrak, orain mende batzuk Segurako Markesaren lurrak ziren. Garai haietan baserritarrek Markesaren lurrak ustiatzen zituzten eta trukean bertan ekoitzitako produktuak ematen zizkieten.

Nutrizio-informazioa eta alergenoak:

Batazbesteko baloreak 100 g - ko Alergenoak
Balio energetikoa 50 kcal/209 KJ -
Grasak 0,0 g
Karbohidratoak 6,0 g Sulfitoak
Proteinak 0,0 g Sulfitoak ditu
Gatza 0,2 g

Sagardotegia Oiharte

XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.

Euskal Sagardoa D.O.

EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!

Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.

%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.

You might also like